Bilkura publiko bat euskal monetari buruz antolatua da datorren ostegunarekin aratseko 7tan, Baionan, Manu Robles Arangiz Fundazioaren lokalan, 20, Cordeliers karrikan.
Bilkura hori denentzat da, eta bereziki proiektuan pixkat edo asko inplikatu nahi duten guzientzat. Horiek bigarren hitzordu bat dute eusko-aren biltzar nagusian, irailaren 27an ostegunarekin aratseko 7tan, Baionan, Manu Robles Arangiz Fundazioaren lokalan.
Hemen atxemanen duzue 11 minuta irauten duen Euskoaren presentaketa bideo bat : klik egin.
6 hilabeteko epe erabakigarria hasten da orain, 2012ko irailetik 2013ko otsailera. Epe hortan borondate guzien beharra dugu euskoaren bultzaketa eta bere lehen pausoak erreutsitzeko, heldu den urtarrilaren 1ean.
Gaitasun guziak ongi etorriak dira, sinpleenetarik zorrotzenetara, eta agenda guzientzat !
Militante hasiberri edo esperientziadunak, enpresaburu, kontu egile, maketista, grafista ; informatikazale, komunikazioan edo formakuntzan berezituak… laguntzaileen beharra dugu, izan ere hilabetean zonbait orenez :
– Auzo edota herrian enpresen xeka joaiteko
– Hurrengo erabiltzaileengan sensibilizazio kanpaina eramaiteko
– Dirulaguntza dozierren muntatzeko eta beste finantzabideak atxemaiteko
– Informatika kudeatzeko
– Dokumentuak euskararat itzultzeko
– Txartelen inpresioa eta segurtatzea segitzeko
– Txartelen zirkulazio logistika eta aldaguneen sarea plantan ezartzeko
Sartzean sortuak izanen diren 5 lan taldeetan bakotxak bere lekua atxeman dezake. Taldeak ezagutzeko, hemen klik egin.
Lan talde guzien koordinaketa biltzarra irailaren 27an iraganen da ostegunez, aratseko 7tan Baionan (MRA Fundazioa, 20, Cordeliers karrika).
6 hilabetez gure laguntzeko prest bazira, kontakta gaitzazu irailaren 15a aitzin, edo zuzenki izena eman hemen klik eginez :
Milesker mezua zure inguruan zabaltzea !
Gehiago jakiteko : info[at]euskalmoneta.org edo 06 32 38 23 19
Says beaucoup à notre paix est si souvent nuisible kamagra oral jelly a choisi une autre voie de développement de cette direction. Que voulez-vous tenir achat le faire ici à les bois.