Zure Baiona-Angelu-Biarritz-Bidarte eusko aurkitegia deskargatu!

Inprimitzen dagoen bitartean, zure Ipar Lapurdiko aurkitegia oraindanik deskargatu dezakezu hemen “klisk” eginez. Aurkitegi horretan, Baiona, Angelu, Biarritz eta Bidarteko eusko elkarteak eta profesionalak aurkituko dituzu.

Oroitu: paperezko edizioa kaleratzen dugun bitartean deskargatzen ahal dituzu ere:

Lan eskaintza : Idazkari administratiboa

LAN ESKAINTZAK
Idazkari Administratiboa

Lan-postua

  • idazkaritza : harrera fisiko eta telefonikoa, gutunen eta e-posten kudeaketa, sailkapena, Euskal Monetaren manatzeak eta dokumentazioak kudeatu
  • kideen eguneratzea Dolibarr programan (aktibitatea kudeatzeko den programa librea)
  • gutun eta testu sinpleen itzulpena
  • animazio eta gertakarien prestaketa logistikoa
  • garapen agenteen laguntza administratibo eta logistikoa

Gaitasunak

  • euskara ona : ahozkoan eta idatzian
  • tresna informatiko sinpleen erabilera : word, excel, posta elektronikoa
  • antolakuntzarako eta harremanerako gaitasuna
  • taldean edota autonomian lan egiteko gaitasuna
  • esperientzia onuragarria izango da

Baldintzak

  • 35 oreneko 6 hilabeteko kontratu mugatua (CDD), ahalez kontratu lagunduan (CAE edo beste). Denbora-osoko kontratu mugagabea posible 6 hilabeteren buruan.
  • hilabete saria : SMIC-a
  • lantokia : Baiona

Jarraitu irakurtzen